XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Universidade ori zeatzeko, 1952'n laterri askotako jakintsuak Brevíere Gazteluan (Compíegne) alkartu ziran, 1954'n AIEE'n konferenziak zirala-ta Mainz eta Torino'n; 1955'n Mesinako Konferenzian Estatutoak ezarri.
Oietako batzuek auek izango dira: Europa`ko kulturaren existenzia ta batasuna; europatarrak bizimoduari buruz izan bear duten mentalidadea; gizonaren askatasuna; nazionalismoaren izakera ta legitimazioa; ekonomia, politika ta militarismoaren alde onak eta arriskuak; Europa'ren zer-ikusiak Asia ta Afrika'rekin, e.a.
Esan dugunez ikaste ta aztartze auen azken jomuga au da: Europa-idea garbi azaldu ta gero idea ori europatar guzien buru-biotzetan sartu idea ortara edukatu, idea orren araura joka dezaten.
XIX'garren gizaldia nazionalidadeen formazioarena izan da; XX'garrena, berriz, superestaduarena.
Baña superestaduak bere barnean problema bizi bat dakar.
Nola alkartu superestaduaren izaera nazio bakoitzaren personalidadearekin?
Superestadu efektivo batek ez al ditu nazio partikularren Ius, Literatura, Edertia, e.a. itzaliko?
Problema au zorrotza da: izan ere, nazioak ez lukete Europa Alkartuaren alde lan egingo, Superestadu orrek geroago bere nortasuna ondatuko duela balekite.
Franzia, batez ere, nazionalismoaren sentipenean moldatua dago.
Europa-Universidadearen EstrukturaEuropa-Universidadean ezin ditezke Fakultade guziak jarri.
Universidade ontan sartuko diranak, bere nazioetan karrera bat egiña izango dute.
Jakiña, Europa'ren konzienzia europatarren jokaeran sartzea ezta E-U'ren lan bakarra.
Organismo guziak alkar saiatu bear dute, baita gaur diran Universidade ta Ikastetxeak ere.
Baño esan dugunez, E-U'k neurri aundietan eta nazio guzien laguntzarekin, nazio bakoitzak bakarrik iritxi ezin duena iritxi dezake: Profesore obe eta geiago -
Beti izango da egia esaera ura:
Europa'ko nazio guzien Universidadea urrutiraño eldu diteke.
Beste egia ura ere ezin ukatu: Nazio bakoitzeko universidadeak, naiz ta Europa'ko problemeri so egin, askotan